PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Proposamenak Aurkeztea

Aurkeztu zure ikerketa WERA 2027 Biltzarrean

WERAren biltzarrerako komunikazioak, posterrak eta sinposioak aurkeztera gonbidatzen zaituzte. 2027ko ekainaren 21ean, aurre-biltzarra egingo da, eta biltzarra bera 22tik 24ra izango da, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).

EPE GARRANTZITSUA

AZKEN EGUN GARRANTZITSUA

15

2026ko azaroa

Aurkezteko epea 2026ko azaroaren 15ean amaituko da, 23:59an, Europa Erdialdeko orduan

PROPOSAMENAL AURKEZTEKO DEIALDIA

Aurkeztu zure ikerketa

World Education Research Association (WERA) delakoak, hau da, Hezkuntza Ikerketarako Munduko Elkarteak, WERAren biltzarrerako komunikazioak, posterrak eta sinposioak aurkeztera gonbidatzen zaituzte. 2027ko ekainaren 21ean, aurre-biltzarra egingo da, eta biltzarra bera 22tik 24ra izango da, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). WERA elkarteak hezkuntza-ikerketako elkarte nazional, eskualdeko eta espezializatu nagusiak biltzen ditu. Ezagutzak partekatu, sareak garatu, gaitasunak indartzen lagundu eta hezkuntza-ikerketaren erabilera eta aplikazioa sustatzen ditu mundu osoan. WERAk ekimen globalak jarri nahi ditu martxan, edozein elkartek bere herrialde, eskualde edo espezializazio-arloan lortu duena baino haratago joateko helburuarekin. WERAk kide indibidualak eta instituzionalak ere baditu.


NORK AURKEZ DEZAKE

Nork aurkez ditzake proposamenak?

2027ko WERA biltzarrean, hitzaldiak, posterrak eta sinposioen proposamenak aurkezteko deia egiten zaie hezkuntza-ikerketan mundu mailako ikuspegia duten ikertzaile eta graduondoko ikasleei —azken horiek ikasketen etapa aurreratuetan egon beharko dute—. Proposamenak hitzaldi edo posterren saio batean sartzeko aurkeztu ahal izango dira. Halaber, sinposio bat antolatu nahi dutenei proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK

Parte hartzeko hiru modu

Laburpenak aurkezteko eta berrikusteko prozesuaren urrats nagusiak

 

01 Komunikazioak

Komunikazioak aurkezteko

Komunikazioen laburpenak 500 hitz ingurukoak izango dira eta modu berean, argitaratzeko egokia den 150 hitzeko laburpena bidali beharko da. 

02 Posterrak

Posterrak aurkezteko

Gehienez 500 hitzeko laburpen bat prestatu beharko da, eta, bertan, poster formatuan aurkezteko bereziki egokiak diren ikerketa-elementu espezifikoak jaso beharko dira.

03 Sinposioak

Sinposioak aurkezteko

Nazioarteko, konparaziozko edo mundu mailako ikuspegiak, 3–5 ikerketa-lanekin.

2027KO WERA BILTZARRAREN IRISMENA

Mundu mailako ikerketa-ikuspegia

WERA biltzarrak azterlan-espektro zabala du. Azterlanok, gai orokorraren esparruan, bizi-ziklo osoa barne hartzen dute, hau da, lehen haurtzaroko hezkuntzatik hasi eta helduen enplegu eta hezkuntzarako prestakuntzaraino, eta hezkuntzako eta ikaskuntzako testuinguru formaletan zein informaletan garatzen dira. Biltzarrean, hitzaldiak, posterrak eta sinposioak nabarmentzen dira mundu mailako ikuspegi batetik. Oro har, WERA biltzarrak ikusgarritasuna eman nahi die konparaziozko, kulturarteko, nazioarteko edo nazioz gaindiko ikerketei, haien kontzeptualizazioa, irismena eta diseinuari dagokienez.

Hitzaldi eta posterren proposamenek zenbait irizpide bete beharko dituzte. Sinposioen proposamenetan zentro edo herrialde bakar batean egindako lanak sar daitezke, betiere hainbat herrialdetako lanak aurkezten badira eta sinposioaren helburuak mundu mailako gaien inguruan antolatzen badira. Hitzaldi, poster eta sinposioen proposamenei azken hamarkadan mundu mailan sortu den ezagutza laburbiltzeko eta etorkizuneko joerak eta ikerketa-ildoak aurreratzeko deia egiten zaie. Ez dago mugarik kontuan har daitezkeen hezkuntza-ikerketako gaiei dagokienez. Hala ere, lehentasuna emango zaie mundu mailan garrantzi handia duten joerak, gaiak eta erronkak jorratzen dituzten ikerketak eta emaitzak aurkezten dituzten proposamenei.


KOMUNIZIOEN AURKEZPENAK

Komunikazioak aurkezteko jarraibideak

KOMUNIKAZIOAK

500 hitz

01

Proposamenaren informazioa/
Ikerketa/
Galderak eta ikuspegi teorikoa

250 hitz

02

Metodoak

100 hitz

03

Ondorioak eta emaitzak/
garrantzi zientifikoa

150 hitz

Beste baldintza batzuk

10 ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKO GEHIENEZ

150 HITZEKO LABURPENA

Hainbat egile dituzten komunikazioetan, hura bidaltzeko ardura lehen egilearena izango da, nahiz eta egile hori ez izan komunikazioa biltzarrean aurkezten duen pertsona.

POSTERREN AURKEZPENAK

Posterrak aurkezteko jarraibideak

POSTERRAK

500 hitz ingurukoak

01

Proposamenaren informazioa/
Ikerketa/
Galderak eta ikuspegi teorikoa

250 hitz

02

Metodoak

100 hitz

03

Ondorioak eta emaitzak/
garrantzi zientifikoa

150 hitz

Beste baldintza batzuk

10 ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKO GEHIENEZ

150 HITZEKO LABURPENA

SINPOSIOEN AURKEZPENAK

Sinposioak aurkezteko jarraibideak

SINPOSIOAK

01

sinposioaren laburpenaren gehieneko luzera

250 hitz

02

Proposamen/lan bakoitzaren laburpena

150 hitz

03

Proposamen bakoitzeko gehienezko erreferentzia-kopurua

10 erreferentzia

Beste baldintza batzuk

GUTXIENEZ 3 ETA GEHIENEZ 5 AURKEZPEN

 
 

+ koordinatzailea
+ esataria

Sinposio batekin, nazioarteko, konparaziozko edo mundu mailako ikuspegitik heldu ahal zaio hezkuntza-ikerketako arazo edo gai espezifiko bati, eta, horrez gain, hainbat ikuspegi txertatu, eztabaida sakona bultzatu, eta ezagutza eta esperientzia espezializatu ugari bildu daitezke.

DATA NAGUSIAK

Data Garrantzitsuak

Jarraitu laburpenak aurkezteko eta berrikusteko prozesuaren urrats nagusiak.

15

2026ko azaroa

Proposamenak aurkezteko azken eguna

23:59 CET

15

2027ko urtarrila

Erabakien jakinarazpena

Onarpen-erabakiak jakinaraziko dira

1

2027ko martxoa

Izena emateko azken eguna

Onartutako aurkezleek izena eman behar dute

All presentations are in-person; virtual participation is not available.

PAREKO EBALUAZIOA

Proposamenak maila berekoen artean berrikustea

01

Irizpideak, besteak beste: ikerketa-galderek mundu mailan duten garrantzia

02

Metodologiaren irmotasuna

03

Ikerketa-galderetarako metodoen egokitasuna

04

Emaitzen garrantzia

05

Ikerketaren ondorio eta inplikazioen koherentzia eta argitasun orokorra

Bidali zure proposamena WERA 2027 Kongresura

PREST ZAUDE ZURE PROPOSAMENA BIDALTZEKO?