INFORMAZIO OROKORRA

Jakin behar duzun guztia

Ezagutu WERA 2027 Kongresuan parte hartzeak eskaintzen dizkizun onurak.

WERAko banakako kide izateko doako urtebeteko kidetza

Egin bat hezkuntza-ikerketaren nazioarteko komunitatearekin eta gozatu urtebetez WERAko banakako kide izatearen abantailez.


Doako tranbia-bidaiak Bilbo osoan hiru egunez

Ezagutu hiria eta joan eroso Kongresuaren egoitzara ekitaldiak irauten duen hiru egunetan.


IBERIAko hegaldietarako deskontuak

Kongresuaren antolakuntzak IBERIArekin deskontu bat adostu du hegazkin-txarteletan, BIOra (Bilbo) joan eta/edo handik itzultzeko, kongresuko parte-hartzaile guztientzat.

Akordioaren baldintzak:

  • Deskontua azken prezioari aplikatuko zaio, iberia.com webgunearen bidez egindako erosketetan, baldin eta helmuga Bilbo bada. Eskaintza hau data itxiko hegaldi erregularretan soilik aplikatuko da (Air Shuttle zerbitzuko hegaldiak kanpo geratzen dira), betiere IBERIAk, IBERIA EXPRESsek edo AIR NOSTRUMek operatutakoetan.

  • Erosketa IBERIA.COM webgunean amaitu aurretik, hegaldiak hautatu ondoren, “DESKONTUA PROMOZIO-KODEAREKIN” atalean honako kode hau sartu beharko da: CONGRESOWERA2027

  • Txartelen hegaldi-datak ekitaldiaren ospakizun-data baino 7 egun lehenagotik 7 egun geroagora artekoak izango dira.


Kongresuko harrera-ekitaldia, kafe-atsedenaldiak eta euskal pintxoak

Aprobetxatu beste ikertzaile batzuekin harremanetan jartzeko aukerak eta ezagutu bertako euskal gastronomiaren zaporeak.