Ezagutu WERA 2027 Kongresuan parte hartzeak eskaintzen dizkizun onurak.
Egin bat hezkuntza-ikerketaren nazioarteko komunitatearekin eta gozatu urtebetez WERAko banakako kide izatearen abantailez.
Ezagutu hiria eta joan eroso Kongresuaren egoitzara ekitaldiak irauten duen hiru egunetan.
Kongresuaren antolakuntzak IBERIArekin deskontu bat adostu du hegazkin-txarteletan, BIOra (Bilbo) joan eta/edo handik itzultzeko, kongresuko parte-hartzaile guztientzat.
Akordioaren baldintzak:
Deskontua azken prezioari aplikatuko zaio, iberia.com webgunearen bidez egindako erosketetan, baldin eta helmuga Bilbo bada. Eskaintza hau data itxiko hegaldi erregularretan soilik aplikatuko da (Air Shuttle zerbitzuko hegaldiak kanpo geratzen dira), betiere IBERIAk, IBERIA EXPRESsek edo AIR NOSTRUMek operatutakoetan.
Erosketa IBERIA.COM webgunean amaitu aurretik, hegaldiak hautatu ondoren, “DESKONTUA PROMOZIO-KODEAREKIN” atalean honako kode hau sartu beharko da: CONGRESOWERA2027
Txartelen hegaldi-datak ekitaldiaren ospakizun-data baino 7 egun lehenagotik 7 egun geroagora artekoak izango dira.
Aprobetxatu beste ikertzaile batzuekin harremanetan jartzeko aukerak eta ezagutu bertako euskal gastronomiaren zaporeak.